Noticias

Como muchos ya saben el hostel cerrará definitivamente sus puertas el 15 de diciembre del...

Desde hoy domingo 17 de diciembre y hasta el día 1 de enero inclusive como cada añ...

Por segundo año el hostel sale en el progrma de TVE "España directo"....

Hemingway
Los mejores (Albergue) Pamplona (Iruñea)

facebook

Hasiera

Kokapena


Ver mapa más grande

Non gaude?

Hostela hiriko erdialdean dago. Ez duzu garraio publiko edo taxirik hartu behar leku garrantzitsuetara iristeko.
Amaya kaleko 26. zenbakian kokatuta dago. Merkatu munizipalarekin alde batean eta “Carlos III” kalea bestean. Azken hau oinezkoentzako egina; denda, banketxe eta kafetegi ugarirekin. Zezen enparantzatik 5 minututara, eta hortik has daiteke alde zaharreko ibilbidea: Udaletxea, ziudadela, entzierroaren ibilbidea, elizak, zaldi txuria, harresia eta alde zaharrareko kale itxiak, egunean zehar alaitasunez beteak eta mugimendu askorekin gauean bere taberna eta terrazengatik.   

Nola iritsi Hostelera?

Aeroportutik:
Une honetan aeroportuko bus zerbitzua geldiarazi dute, baina 16. bus urbanoa har daiteke Noaintik Iruñearen erdialdera heltzeko. Taxia ere har daiteke 10-15 minututan hirian egoteko 10-12 euroren truke.

Bus geltokitik:
10 minututara ibiltzen. Eskuin aldera Conde Oliveto avenida hartu eta ezkerrera Baja Navarra avenidatik, bi iturridun biribilgunea pasatu. Bigarrenean (Merindades enparantza) lehendabiziko kalea ezkerrera Amaya kalea da, hortik igo 26. zenbakira arte. Felipe Gorriti kalearekin izkina egiten du. Taxia hartuz 6-8 minututan Hostelko atean aurkituko zara, 6 euroren truke.

Tren geltokitik:
9. busa hartu unibertsitaterako bidean, 11 geltoki gutxi gorabehera, 12-15 minututan, 22. Amaya kalean jeisten zara, Hosteletik 10 metrotara. Busaren prezioa 1,20€ da eta han bertan ordaintzen da. Taxia hartuta 10 minutuan Hostelan zaude, 8-10 euroren truke.

face

Imágen

Iruñea eta Nafarroa

Iruñea, Nafarroko hiri polit eta lasaia da. Nafar mendiak, Pirineoak, Nafarroako hegoaldea eta Bardenen basamortua ezagutzeko abiapuntirik hoberena. Erdi aroko hiri ederrak, nabarmenduz Javier, Olite eta Artajonako gazteluak ere ikustekoak dira. Estellako hiria, edo mendiko baserri dotoreak, ezagunenak Erro, Baztan edo Ronkal bailarak ere bisitan joateko modukoak dira.